Glamping
XS Denda
- Ohe bikoitza edo bi banakako ohe.
- Oheko arropa barne.
- Terraza itsasoari begira.
- Gehienezko okupazioa: 2 pertsona.
XL Denda
- Ohe bikoitzeko logela bat.
- Bi edo hiru pertsonentzako literak dituen logela bat.
- Kafe-makina, mikrouhina, hozkailua eta sukaldatzeko sua dituen sukaldea.
- Baxera, mahai-tresnak eta sukaldeko tresneria barne.
- Sei pertsonentzako mahaia.
- Terraza itsasoari begira.
Prezioak
|
XS Denda (Bi pertsona) |
XL Denda (4 pertsona) |
XL Denda (5 pertsona) |
Denboraldi Baxua |
50€ |
75€ |
90€ |
Erdi Denboraldia |
55€ |
90€ |
105€ |
Goi Denboraldia |
68€ |
120€ |
135€ |
GLAMPING BALDINTZAK
1. ERRESERBAK:
- Erreserba egiteko eskaera gure web orrian egin daiteke grancampingzarautz.com, “Kokapena” atalean.
- Erreserba guztiz onartua izan baino lehen, ordainketa egiteko beharrezko datu guztiak eskatuko dira.
- Erreserba konfirmatua izan dela baieztatzeko, email bidezko konfirmazioa bidaliko zaio bezeroari.
- Bezeroak bere estantziaren inguruko aldaketak idatziz eska ditzake (data eta denda mota) eta kanpiñaren egoeraren baitan izango da erantzuna.
2. FIANTZA:
- Kreditu txartelaren datuak eskatuko zaizkio bezeroari, gerta daitezkeen kalteen gain erantzuteko.
- Aldiz, 100€ko zenbatekoa ere abona daiteke fidantza modura, inskripzioa egiterako orduan.
- Irteera egunean zenbateko hori itzuliko da, beti ere erabilitako guztia baldintza egokietan egonik.
- Glamping denda garbi eta txukun utzi beharko da, sukaldeko tresnak garbi eta zaborra dagokion tokian utzita. Kontrako kasuan, 50€ko kargua aplikatuko da. Kalterik sortzen badu bezeroak, fidantzatik deskontatua izango da.
3. OKUPAZIOA:
- Gehienezko okupazioa bi eta bost pertsona tartekoa izango da, Glamping denda motaren arabera.
- Segurtasun arrazoiak direla eta, guztiz debekatua dago gehiengo okupazioa gainditzea.
- Haur edo ume batek pertsona bezala kontatzen du.
4. ESKAERA ETA LEHENTASUNAK:
- Glamping denda zenbakia erreserba departamentuak erabakiko du, kanpiñeko barne antolamenduaren araberakoa izango delarik.
- Ondorioz, ezin izango da glamping denda zehatz bat aukeratu.
5. SARRERA ETA IRTEERA ORDUA:
- Iritsiera egunean, erreserbatutako denda arratsaldeko hiruetatik aurrera egongo da erabilgarri.
- Ateratzeko egunean, denda libre eta garbi utzi beharko da eguerdiko 12etarako.
- Nahi izanez gero, gure instalazio eta zerbitzuen erabilera osoa egiteko aukera izango du bezeroak, arratsaldeko seiak arte.
- Late checkout egiteko (arratsaldeko hiruetan ateratzea) harreran egin beharko da eskaera, beti ere kanpiñeko okupazioaren baitan.
6. ALOJAMENTUA:
- Oheko arropa barne dago.
- Ez dira txakurrak onartzen denden barnealdean, baina bai kanpoko terrazetan.
- Denden barnealdean erretzea debekaturik dago.
- Glanping dendetan ez dira guraso edo tutore gabe etortzen diren adingabekoak onartuko.
- Glamping dendetan ez dira bisitak onartzen. Horretarako, kanpiñeko gune komunak erabili ahal izango dira, barbakoa gunea eta taberna-jatetxea, besteak beste.
- Bezeroak modu guztietako soinu eta garrasiak ekidin beharko ditu, musika-gailuen bolumena kontrolpean izanik. Bestalde, 24.00-07.00 bitartean isiltasun osoa errespetatu beharko da.
7. GUTXIENEKO ESTANTZIAK
- Denboraldi altuan hiru gau.
- Erdi denboraldian bi gau.
- Gainontzeko hilabeteetan ez dago gutxieneko estantziarik.