Neurri Orokorrak COVID-19

Kaixo,

Maiatzaren 29tik Aurrera, kanpiña irekita dago berriz ere.

Badakigu momentu zailak direla guztiontzat, eta horregatik, beharrezko neurri guztiak ezarri ditugu, zuen estantzia ahalik eta eroso eta seguruena izan dadin.

Hori dela eta, Gran Camping Zarautz-eko zuzendaritza sailaren izenean, zerbitzu guztiak ahalbidetu ahal izateko ezarri ditugun neurrien berri eman nahi dizuegu, beti ere osasun gomendioei jarraiki.

INSTALAZIO GUZTIETARAKO NEURRI OROKORRAK

  • Eskuak garbitzeko gel/xaboia.
  • Gehiengo edukiera mugatua.
  • Segurtasun distantzia mantentzeko kartel adierazleak.
  • Mugimendu handiko guneen seinalizazioa.
  • Bezeroen erabiliko duen elementu ororen desinfektatze jarraia.
  • Garbitasun orokorra egiteko maiztasunaren areagotzea.
  • Instalazio guztien aireratze jarraia.
  • Osasun ministerioak gomendaturiko produktuen erabilpena.

 

Recepción

HARRERA

Noranzko biko holtz babesgarriak izango ditu harrerako erakusmahaiak.

COVID19aren kontingentzia planari jarraiki, kanpiñean izango ditugun arau eta hartu ditugun neurrien inguruko informazioa helaraziko zaie bezero guztiei.

Aurretiko erreserba egitea gomendatzen dizuegu, modu honetan sarrerari erlazionaturiko kudeaketa prozesua aurreratu ahal izango dugularik.

Eta posible bada, irteera gestioa ere une berean egingo genuke, ordainketak txartela bidez egitea eskertuko dugularik.

Bezeroekiko erlazio eta kontaktua telefono edo email bidez egingo dugu, informazio guztia formatu digitalean bidaliz.

Contact-less termometroak izango ditugu nahi dituenarentzat, eta baita, inguruko ospitale eta osasun-zentroetako informazioa ere.

sanitarios Sanitarios

ERAIKIN SANITARIOAK

Sarbide guztietan oinetakoak desinfektatzeko alfonbrak egongo dira.

Barrukaldean, konketak banantzeko hormak ezarri ditugu eta, horretaz gain, komun, dutxa eta harraska guztietan green-red adierazleak jarri ditugu (desinfektatua/erabilia).

acampada

AKANPATZEKO GUNEA

Erabilpen bakoitzaren ondoren, partzelak garbitu eta desinfektatu egingo dira.

gel de mano

LANGILEAK

Edozein motatako arriskuak ekiditeko beharrezko material guztia dute erabilgarri.

Segurtasun eta higiene gaien inguruko formakuntza jaso dute, COVID-19an oinarrituz bereziki.